2015/04/25

OIARTZUNGO DANTZARI TXIKI EGUNA


OIARTZUNGO DANTZARI TXIKIA

Igandean, Apirilak 26ean, Oiartzungo dantzari txiki eguna ospatuko da. 10:00etan Tren Geltokitik abiatuko dira gure gaztetxoak, 2001ean jaiotako nesken taldea eta 2003-2004ean jaiotakoena.

10:45eta Oiartzungo Haurtzaro ikastolan elkartuko dira, bertan hamaiketakoa izango dute egunari hasiera emateko. 11.30etan desfilea hasiko da herrian zehar, geldialdi desberdinetan hainbat dantza eskaini eta gero, herriko plazan elkartuko dira talde guztiak denak batera dantza ezberdinak eskaintzeko.

 Goizeko saioari amaiera emanda, 14:00etan denak batera bazkaltzera joango dira ikastolako jantokira eta arratsaldean berriz, 16:30 etan, kalejiran ikastolatik plazara joango dira. 17:00etan dantzaldia egongo da plazan.

Amaitzeko, 17:45etan, autobusa hartuko dute Oiartzungo Plazan eta 18:30etan iritsiko dira Beasaingo Tren Geltokira.

Anima zaitezte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina