2017/05/09

LEGORRETAKO DTE OHARRAK

Legorretako dantzari txiki eguna ere Dimakoarekin batera ospatuko dugu, hilaren 14an, Igandean. Goizeko 11:00etan elkartuko gara herriko Korta eta Zapas plazan dantza talde guztiak eta bertan hamaiketakoa zai izango dugu.

Eguerdiko 12 etan hainbat talde herriko kaleetan zehar euren dantzak eskaintzen hasiko gara eta 13:00etan berriz, Enparantzan bilduko gara goizeko saioari amaiera emanez beste zenbait dantza eskaintzeko. 

Honekin amaituz, 14:15etan bazkaltzera joango gara !

Arratsaldeko saioari hasiera emateko berriz, 16:15 etan DJ PORRU-ren saioaz gozatzeko aukera izango dugu ! 

Egunari amaiera emateko, 17:30etan haurrak gurasoen ardurapean geldituko dira.

Joango diren taldeak: 2010 neskak

Iganderarte ! 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina