2017/05/15

BEASAINGO DTE OHARRAK

Beasaingo Dantzari Txikia ere iritsi zaigu!  Maiatzaren 21 ean, Igandean, ospatuko dugu, aurten ere festen aurreko Igandean izango delarik.

10:45etan: DOLAREA PARKEAN dantzari guztien bilkura izango da eta bertan hamaiketakoa egingo dugu. Eguraldi txarra egingo balu, Murumendi ikastetxean elkartuko ginateke.

11:30-13:15 bitartean: DESFILEA Beasaingo kaleetan zehar. 4 geldiune egingo dira 10
minutukoak.

13:15etan: SAN MARTINGO PLAZAN, dantzarien bilkura. Bertan, zenbait dantza egingo ditugu.

14:00etan: Haurrak Beasaingo etxe eta elkarteetara joango dira bazkaltzera.

16:30etan: Modestoren eskutik dantzaldia Gernika pasealekuko frontoi estalian.

IGANDERARTE!!!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina